XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehen aipatu ditugun bost ozeano horiek itsaso desberdinak sortzen dituzte beren ertzetan.

Esan nahi dugu, nolabait lurrez inguratutako ozeanoaren zatiak itsasoak direla eta lekuan lekuko izenengatik ezagutzen direla.

Hor alboko mapan Ozeano Atlantiarrak Europako mendebaldean sortzen dituen itsasoak adierazirik dituzu.

Behatu zein diren itsaso horiek, dituzten izenak eta nola elkartzen diren elkarren artean.

- Ba al dakizu zein izen duen bi itsaso lotzen dituen guneak?.

- Bereiztuko al zenuke golkoa eta itsasoa?.

Eta badia eta golkoa?.

- Aipatuko al zenituzke Europako mendebaldean dauden zenbait itsasarte?.

- Bereiztuko al zenituzke Kantauri itsasoa eta Bizkaiko golkoa?.

Itsas hondoak

Goian egiten genituen galderetan itsasoak, golkoak, badiak eta itsasarteak aipatzen genituen.

Hauetatik itsasartearen esanahia oso garbi agertzen da, baina ez da hain erraza besteena garbi adierazten, Kantauri itsasoa eta Bizkaiko golkoaren kasuarekin ikusiko zenuen bezala.

Normalki tamainuari begiratzen zaio, handienak itsasoak izango dira, tartekoak golkoak eta txikiak badiak, nahiz eta lurrean barneratzen den edo lurrez inguratuta dagoen ozeano zati hori zer den erabakitzen ez izan beti gauza oso erraza.

OZEANO ATLANTIARRA / ITSASO NORBEGIARRA / IPARRALDEKO ITSASOA / EIREKO ITSASOA, ITSASO BALTIARRA / MEDITERRANEO ITSASOA / I. TIRRENIARRA / I. ADRIATIARRA / I. JONIARRA / Mantxako itsasartea / Kattegat ia. / Sund ia. / Bonifazioko itsasartea / Messinako itsasartea / Otrantoko itsasartea / Bizkaiko golkoa / Lyongo golkoa / Botniako golkoa / Uharte Britaniarrak / Skagerrak.